Kaixo, ni Jon De Llodio naz DBH
4.Eko ikaslea eta bigarren ebaluaketa guztiko eguenetan zirikiña proiektuan LH
3.Ako klasera joan naz, Proiektu ikasgaian laguntzen. Klasea hasterakoan arduradunak
bere betebeharrak egiten ebazan eta ondoren Itziarrek, irakasleak, zereginak
azaltzen ebazan geroago ikasleek ariketak egin deiezan.
Klasean oso gustora nengoan bai ikasleek bai irakasleak oso ondo portatu
ziralako nirekin hori dala eta, eguenetan zirikiña proiektura gogotsu joaten
nintzan.
Honeri amaiera emoteko gauza asko ikasi dodazala esan behar dot eta espero dot hurrengo urteetan proiektu hau jarraitzea, esperientzia paregabea dalako.
Eskerrik asko 3A klaseari, Itziarri eta batez ere Emiliori aukera hau
emoteagaitik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina