lagundu dot. Matematika nik ematen neban ikasgaia zan. Nire ustez matematikak
azaltzea gauza komplikatua izan leiteke baina azkenean ondo moldatu naz ikasleen
galderak erantzuteko. Baita ere, nire ordua izeneko proiektuan lagundu dot. Nire
ordua proiektua ikasleek beste mailetako ikasleak laguntzen oinarritzen da. Proiektu
oso interesgarria da eta nik galderak erantzuten ibili nintzan. Azken boladan
irakurketa egiten ibili dira. Bitartean, ni kostatzen jaken ikasleei laguntzen neutseen
beste eratako irakurketa ariketekin.
Esperientzia honetan liluragarri eta oso pozik sentitu naz. Ume txikiak itzel gustetan
jataz. Beste aukeren artean, magisteretza ikasi nahi dot. Oso onso sentitu naz
bigarren mailako ikaleak oso maitakorrak direlako persona guztiekin bai maisuekaz,
bai euren artean eta bai nikekin. Oso maitatua sentitu naz ikastolatik kanpo ikusten
eustienean beti pozaren pozez agurtzen eustielako. Baita ere sentimentu oso
atseginak sentitu dodaz haren artean sekulako errespetua daukielako. Aldiz, nik
pentsatsen neban txikiak izanik gero euren arteko errespetua txarragoa izango zala
baina erratuta nago. Horregaitik nire pentsamentua aldatu da eta orain uste dot gero
eta handiagoak garela eta ikaskideen arteko errespetua txarragoa dala. Euren
artean asko laguntzen eta errepsetatzen ziran eta hori oso sentimendu pozgarriak
trasmititzen ebazan.
Esperientzia honetatik hainbat gauza ikasi dodaz. Lehenik eta behein, ume txikiak
nola tratau. Ume txikiak kontu handiz tratau behar dira gero esaten deutsazunari
hainbat buelta ematen dabelako euren buruan. Gainera, oso maitakorrak izan behar
gara haiekin asko baloratzen dabelako eta pozaren pozaz jartzen diralako. Gauzak
kontu handiz azaldu behar deutsaguz eta maisu-andereñoak gauzak azaldu behar
deutseez ikasgaiak ulertu arte. Gainera haiek ikastearen interesa dabe eta gelan
sortzen dan giroa zoragarria da. Horretaz aparte, maisu-andereñoak pazientzia
handia izan behar dabe eurekaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina