Nik zirikiña proiektua LMH-ko 4. mailan, A
klasean egin neban. Klaseko andereñoa Ainhoa zan eta andereño alaia eta oso
atsegina da. Ikasleak oso ondo zaintzen dauz eta guztiak bardin tratatzen dauz.
Oso alai eta eroso sentidu naz klase horretan,
batez ere umeak oso alaiak zirelako, astelehenetan lehenengo orduan proiektua
izan arren klaseko umeak beti alai eta irribarre bategaz egozan eta hori nire
egun guztia konpontzen eban, jendea alai ikusten dodalako nik ere alai jartzen
nazalako.
Proiektu honetan, hainbat gauza ikasi dodaz
baina garrantzitsuena pazientzia eukiten izan da. Ikasi dot batzuei gauza
batzuk gehiago kostetan jakezela, baina hori mundu guztiari gertatzen jako.
Ikasi dot ez zarala arlo edo gai guztietan ona izan behar, eta pazientziagaz
eta interesa jartzen gauza barri asko ikasi daikezuz. Gainera nik, umeak maite
dodaz eta ume batek niri zeozer klasean zerbait galdetzen eustanean oso ondo
sentidutzen nintzan. Atelehenero, gauza desberdin bat egiten genduan adibidez:
Matematika, euskera… Baina azkeneko
astelehenetan proiektu bat egon ginan egiten eta umeak euskal dantzak hasi
ziran ikasten. Proiektu honetan umeak arazo asko euki ebezan haien artean eta
hori arazoak nola eroan behar direzan ikasi neban.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina