Urtero lez, erlijio ikasgaian DBH 4.mailako ikasleok Zirikiña izeneko
proiektua burutu behar izan dabe. Aurten nire klasekideekaz batera, niri
egokitu jatan proiektuan parte hartzea.
Orain dala hainbat hilabete, 4A-ko ikasleok kurtso ezberdinetako
klaseetara joan behar izan ginan. Hiru hilabeteetan zehar asteleheneko
lehenengo orduan proiektua gauzatzen genduan.
Aurretik erabagi izanda, Lehen Hezkuntzako 3.A-ko gelara joatea
egokitu jatan. Gorputz hezkuntzako ikasgaia eben, Iñigo Azkueta irakasleagaz.
Lehenengo asteetan hainbat jolas eta ariketa desberdin egin ostean, ikasleek
gorputz adierazmena landu behar izan eben, taldeka dantza bat sortuz. Honetan
ikasleak laguntzen ibili nintzan, dantzan oso trebea ez izan arren. Dantzak
aurkeztu ondoren, azken asteetan jolas eta ariketa ezbardinak egiten jarraitu
ebezan.
Hiru hilabeteetan zehar irakasleagaz eta ikasleakaz batera oso gustura
sentitu naz.
Pazientzia oso gitxiko persona nazanez, irakasleen lana gero eta
gitxiago gustetan jat. Dana dala, Zirikiña proiektuak daukan helburua oso
garrantzitsua da; beti languntzeko prest ibili beharko ginan. Besteak laguntzea
onuragarria eta aberasgarria dala pentsetan dot, beti zeozer barria ikasi
leiteke.
Proiektu honetatik esperientzia zoragarria eroateaz batera, beste ideia
garrantzitsu bat be eroaten dot. Gorputz hezkuntza ikasgaiari buruz neban
pentsamendua guztiz aldatu da.
Zalantza barik, ikasgai honek be garrantzia dauka. Gaur egun bizitzen
gagozan konfinamendua ikusita ideia hau ziurtatu leiteke, adituek kirolari garrantzia
handia emoten deutsie. Aitatu bezala, gure egunerokotasunean ezinbestekoa da.
Eskerrik asko,
Izaro
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina