40tena dena eta, denpora
asko pasatzen dogu etxean eta egunero zeozer zikindu egiten dogu. Horren
ondorioz, gurasoak beti garbitzen egoten dira eta laguntzaren bat ez jake
txarto etortzen. Beraz, 40tena honen bukaerarte,gurasoei etxeko lanetan
laguntzea erabagi egin dot, etxea garbi-garbi ikusteko eta gurasoak deskantsatzeko
denpora pizka bat izateko.
HONA HEMEN NIRE ARGAZKIA PLATERRAK GARGITZEN |
Egia esanda,ez jat
ezer gustetan; platerak garbitzea, aspiradorea pasatzea, garbigailua
ipintzea...baina gurasoak deskantzatzeko denpora pizka bat eukiela ikusterakoan
oso pozik sentidu nintzan. Benetan,nitaz oso harro sentidu nintzan eta haiek
asko eskertu eustien.
Momentuz laguntzen
daroadazan egunetan, gauza asko egin dodaz; platerrak garbitu, ohena egin, aspiradorea
pasatu,hautsa garbitu,erratza pasatu, garbigailua jarri, kristalak garbitu, sukaldatu,
logela txukundu,komunak garbitu...
Egia esanda, pazientzia
handia behar izan dot lan honek egiteko. Edonork daki,honelako gauzak egitea ez
dela inoren gustokoa eta horren ondorioz, zaila egiten jakula, baina halan da
be, gogoz egin dot eta etxean inoz baino garbiagoa dagoela uste dot.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina