Hasteko, nire karguak hurrengoak izan dira:
1.Nire amari etxea garbitzen lagundu: astelehen,
eguazten eta barikuetan etxeko logela bat garbitzen dogu. Astelenetan saloia,
eguaztenetan komunak eta barikutan sukaldea. Batzutan etxeko ateak eta leihoak
garbitu doguz be bai. Lan hau 2 asteetan jarraitu dot.
2.Nire aitari sukaldatzen lagundu: Lan hau aste
baten egin dot. Zazpi egunetik nire aitak 2 egun erosketak egitera joan zan,
hori dala eta, bitartean ni janaria prestatzen hazi nintzan; egun baten arroza
tomateagaz eta bestean espagetiak sukaldatu nebazan. Beste 5 egunak patatak
zuritu, okela frijitu, pizza labean sartu etab egin neban...
3.Amoma eta Aititeri deitu: Saiatu naz astero
birritan deitzea baina ez neukan
denborarik orduan astero zapatu guztietan bideokonferentzia
egiten dot haiekaz.
4.Nire maskotaren kakalekua garbitzen: Nire maskota
katu bat da, orduan ez dot kalera irten behar bere beharrak egiteko. Bera leku
bat deko areagaz. Astero egun bat edo bitan garbitzen dot nire nebagaz. harea
kendu, kaxa garbitu eta hare garbia jarri.
5.Zaborra hondakinera bota: Eguneko momenturik onena
da, kalera irten naitekelako eta kaleko airea arnastu ahal dodalako. Beti
etxeko paperontzia
beteta dagoanean kalera jaisten naz handakinera botatzera.
6.Nebaren dudak argitu: Online klaseak amaitu ostean
edo goiz hartan egin beharreko guztia amaitu dodanean, nire neba txikiaren logelara
noa eta ingeleseko etxerakolanak egiten laguntzen deutsat edo mateko
etxerakolanen errepasoa eta dudak argitzen doguz.
7.Lagunekaz hitz egin : Gehienetan klaseko kideekin
eta kanpoko lagunekaz hitz egiten dot eta alkarregaz laguntzen gara gauzak
azaltzen.
Proiektu honi esker gauza asko ikasi dodaz
adibidez nire nebagaz pazientzia
eukitea, ni baino txikiagoa da eta zeozer ez
badau ulertzen beste era batera
azaltzen ikasi dot. Horretaz aparte, nire aitari
sukaldatzen laguntzen aritzen
nebanean, konturatu nintzan asko gustoko dodala
sukaldatzen. Azkenik ikasi dot gauzen garrantzia, hau da, nire amagaz garbitzen
negoanean lan asko dala persona batentzako etxe bat garbitzea da.
Amaitzeko, egia da egunaren amaieran oso nekatuta
sentitzen nebala, baina pena merezi dau. Oso ondo sentitzen naz nire ingurukoei
laguntzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina