Konfinamentua dala eta, nire bizilagunak, berriz,
boluntario bat behar zuen, bere txakurrari egun hauetan paseatzeko. Izan ere,
pertsona diabetikoa zen, beste pertsona batzuek baino arrisku gehiagorekin
orduan, konturatu nintzen benetan laguntza behar zuela, eta nik ez nuela
arazorik izan hura ateratzeko eta laguntzeko.
Martxoaren 22an eskaini nintzen eta 15 minutuz
paseatu nuen txakurra. Hasieran, arraroa sentitzen nintzen txakurra paseatzen
ari nintzela, ez bainuen inoiz eskaini bizilagunei laguntzeko. Arraroa
sentitzen nintzen, baina, aldi berean, zoriontsu banekielako asko laguntzen ari
nintzela. Horregatik esan nion goizero nik txakurra paseatuko nuela eta
arratsaldeetan beste bizilagun batek.
Txakurra itzultzera joan nintzanean konturatu
nintzen, pertsona batzuei gutxi kostatzen jakela beste pertsona batzuentzat lan
handia izan ahal dela eta gure artean lagundu gabe, bizitza hau ez litzatekeela
posible izango. Esperientzia hori egin aurretik ere ez nuen sinetsi, batzuetan
desantolatua bainaiz, orduan konturatu naiz saiatu gabe, inoiz ez duzula ezer
lortuko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina