2013/05/30

Aiur Zuazoren esperientzia

Aurten, DBH 4. mailako ikasleek Zirikiña proiektuan parte hartu dugu, HH eta LMH dauden irakasleei  zereginetan laguntzeko. Ni, nire aldetik, osteguneko goizetan 3.D mailan aritu naiz Jon irakasleari Science gaian laguntza eskeiniz.

Esperientzia honek ikaragarri asetu nau, eta umeak eta maisua laguntzeaz gain, niretzako baliagarria izan da. Orain badakit gutxi gora behera nola tratatu adin horretako umeekin eta beno, gustatu zaidan arren, badakit etorkizunerako magisteritza ez dudala hautatuko.

Klasean sartu bezain laster, otoitz egiten da. Bueno, haiek egiten dute otoitz hauen abestiak ez ditudalako ezagutzen, baina tira, pixkanaka-pixkanaka banoa zati txikiren bat ikasten. Hau amaitzean, klaseko arduradunak, egunean behin txandakatzen dena, Gotzone deitu egiten du irakasleak “eskerrik asko Gotzone” esaldia aipatu behar dutela gogoratu egiten dion bitartean. Segidan, bazkaltzeko menua esan ondoren, klaseari hasiera ematen zaio.

Nagoenetik, muskuluak, hezurrak eta mugimenduak landu ditugu. Harrigarria da ume batzuek daukaten ingeles maila, nik haien adina nuenean “banana, apple and potato” bakarrik nakielako esaten. Jartzen duten aparteko interesak txunditu egin nau egun hauetan eta zenbait gauza pentsatzera  eraman nau. Gero eta handiago, orduan eta nagiagoak garela.

Kontuak alde batera utzita eta aste hauen balantze bat eginez, dena positiboa dela bakarrik esan dezaket: maisuarekiko jaso dudan tratu bikaina, umeekin dudan erlazioa eta etorkizunarekiko ikuspegi zabalagoa.


Amaitzeko Joni eskerrak ematea gustatuko litzaidake hasieratik umeekin integratzen laguntzeagaitik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina