2013/05/30

Iker Perez 3 urteko gelan

Kaixo! Ni Iker Perez naz eta nire esperientzia kontatuko deutsuet. DBH 4. mailako guztiok parte hartu dogu zirikiña proiektuan, eta niri 3 urtekoekaz tokatu jat, Patri andereñoagaz.
Martitzenero joaten naz klase emotera, eta oso gustora sentitzen naz. Lehenengo egunetan, konfiantza falta zala eta, gauza gitxiago egiten nebazan, baina konfiantza hartu nebanetik, ahal dodan guztian laguntzen saiatzen naz, egunero.
Korroa da egiten dogun lehenengo gauza, eta zenbat gagozan bazkaltzeko zenbatu, egun horretarako plangintza, menua ikusi, eta makinista izendatu eta gero, matematikako ariketak egiten doguz. Bakotxak bere liburua hartu eta ariketak egiten hasten dira, nik edo Patrik azaldu ostean. Gero, zalantzak argitzen aritzen naz.

Laburbilduz, oso gustora egon naz klase honekin, eta espero dot eurak nigaz be pozik egon izatea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina