2013/05/30

Mikel Bueno eta Zirikiña Proiektua

Aupa, nire izena Mikel Bueno da, eta aurten, DBH 4. mailan nagoanez, Begoñazpi Ikastolako zirikiña proiektuan parte hartu dot. Proiektuak Lehen Hezkuntzan zein Haur Hezkuntzan, astean behin, klase batera joan eta andereñoari lagunduz klasea emotean datza.

Nire kasuan, klaseak astelehenetako lehenengo orduan LH 4.B gelan emoten dodaz. Asignatura asko egozan emoteko, eta niri Gorputz Heziketako klaseetara joatea tokatu jatan, eta oso pozik joaten naz umeekaz eta Julen maisuagaz ariketa fisikoa irakatsi, ikasi eta egitera. Lehenego egunean hasi nintzanetik eta hona oso gustora eta pozik joan izan naz, eta asko disfrutatu dot.

Klasean egiten genduana ia egunero bardina zan; goiko eraikinean dagoan jolastoki gorrian egiten dabe gorputz heziketa, eta goizean klasean motxilak hartu eta aldagelatan itxi ondoren klasea hasteko prest gagoz. Hasieran, beroketa egiten dogu; ondoren maisuak eta nik egin beharreko jarduera azaldu, egin beharreko taldeak sortu eta jolasak, frogak zein partiduak egiten doguz. Horren ondoren, materiala batu eta aldageletara.

Orokorrean, oso gustora sentitu naz klasea emoterako orduan. 25 ume niri begira eta nigandik zerbait ikasteko prest dagozala ikusteak zirrara eta harrotasuna piztu dau nigan, eta horrek nire umeenganako maitasuna eta errespetua sortu dau. Oso lagungarria, desbardina eta betegarria izan da aurten Zirikiña Proiektuan izan dodan esperientzia.

Mikel Bueno


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina