Asko gustatzen zait idazkaritzan lan egitea, eta
nire lana aurkeztuko dizuet: nik telefonoa erabiltzen dut, gela bakoitzeko ume
batek deitzen dit, jantokirako zenbat diren esateko, eta beharrezkoa denean,
norbaitek janari garbia behar badu ere esaten didate. Gela baten batek ez badu
deitzen, nik deitzen dut, galdetzeko. Gero, lehenengo eta bigarren mailakoak
gehitzen ditut alde batetik, hirugarren eta laugarren mailakoak beste aldetik,
eta gero, bostgarren eta seigarren mailakoak. Horren emaitzari, hamaika
irakasle gehitzen ditut eta jantokira deitzen dut zenbat diren esateko. Gero,
hiru, lau, eta bost urtekoen paperen bila noa, bertan, haiek, jantokirako
zenbat diren idazten dute, eta Jaioneri deitzen diot hori esateko.
Jende guztiak esaten du idazkaritza aspergarria
dela, baina nik ez dut hori uste, niri gustatzen zait.
Orain, kanpoko deiak hartzen hasi naiz, hau da,
ikastolakoak ez diren deiak, orain arte, Gotzonek hartzen zituenak. Batez ere,
gurasoek deitzen dute, galderaren bat egiteko.
Ni gustura sentitzen naiz lan honekin, eta
momentuz ez dut eduki inolango arazorik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina