Zer
egiten dot?
Leire
Beneitez naz, eta LMHn 4B klasean emoten dodan ikasgaia Science da. Klasera
heltzean, maisuak eta nik klasea emoten dogu, Power Point batekin gai barria
aurkezten dogu. Eta ikasleak kopiatu egiten dabe. Gero, lan bat bidaltzen
deutsegu eta mahaietatik pasatzen naz zalantzak argitzeko. Batzuetan, TGD
daukan ume batekin egoten naz ikasten zailtasunak dauzalako eta laguntza
handiagoa behar daualako.
Zelan
sentitzen naz?
Oso ondo
sentitzen naz klasean nagoanean. Lehen urduri eta galduta sentitzen nintzan
baina gitxinaka-gitxinaka hobeto sentitzen hasi naz. Hobeto eroaten naz
hareekin eta uste dot hareek nirekin be hobeto sentitzen dirala. Konfiantza
handiagoa dago orain eta oso gustura sentitzen naz. Sumatzen da egoera aldatu
dala lehenengo egunetik.
Zer
ikasi dot?
Irakasle bat izaten ikasi dot. Eta konturatu naz esperientzia honi
esker sozialagoa izaten ikasi dodala. Ikasi dot ikasleekin konektatzen, gauzak
hobeto ulertzeko azaltzen eta ingles apur bat gehiago ikasi dot. Gainera,
Ingelesez hitz egin behar dodanez, hobeto hitz egiten dot. Eta badakit nola
sentitzen dan irakasle bat klase bat emotera klase batera sartzen dan
bakoitzean.
Orokorrean
asko gustatu jat proiektu hau.
Leire Beneitez
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina