Ni Aitor Finez naz, 4.
DBH-ko ikaslea, eta aurten Zirikiña
proiektuan parte hartu dot.
Azken hiruhilabete
honetan Etika eta Erlijio ikasgaietan Zirikiña Proiektuan parte artea proposatu
euskuen. Zirikiña HH eta LMH-ko klaseetara irakasleari laguntzera joatean
datza. Proiektu hau zertan datzan azaldu euskuenean irrikitan nengoan asteko,
ume txikiei nik euren adina neukanean ikasitakoa eurei irakasteko. Gainera,
honek lan esperientzia moduan balioko eustan eta pertsona moduan ikastolan
ikasitako baloreak praktikan jartzeko aukera ezin hobea izan da.
Nik proiektu honetan
astelehenetan lehenengo orduetan astero parte hartzen dot. 5.A klasera noa, eta
Gorane andereñoari Euskera klaseak emoten laguntzen. Normalean egunero gauza berdina
egiten dogu: otoitz egiten asten dogu, eguna, eta jarraian Euskera ikasten
asten dogu. Normalean ume bategaz jartzen naz, fitxak eta liburuko ariketak
egiten laguntzen deutsat, eta klase amaieran guztiei agur esan eta berriro be
aste guztia itxaron behar klasera bueltatzeko .
Niretzat esperientzia oso
ona izan da, izugarrizko ikasketa euki dodalako, astero umeak aurpegian
irribarre haundi haundia ipintzen deustielako eta ikasitako gauza guztiak
praktikan jartzeko aukera paregabea izan dalako. Gainera, ume guztiak ezagutu
dodaz eta gezurra badirudi ere, lagunak egin dodaz, klaseko txiki guztiak oso
alaiak eta irribarretsuak diralako. Dena dela, nire ustez nik haiei baino eurek
niri gauza gehiago irakatsi deustie, eurei ezker ahal izan dodalako proiektu
honetan gustora parte hartu eta hain alai amaitu.
Bukatzeko, espero
dot eurak nitaz gogoratzea nik euretaz
gogoratuko nazan moduan, bakarrik klase pare bat geratzen jatazalako eureka
zeta ondo aprobetxatu gura dodazalako. Gainera, proiektu hau aurrera eraman
ahal izateko lan egin daben pertsona guztiei zoriondu eta eskerrak emon gura
deutset, eta hau urte askotarako izan dadila animatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina