2013/06/04

Ane Miren Pablos Zirikiña Proiektuan

Aupa, ni Ane Miren Pablos naz eta aurten Zirikiña proiektuan parte hartu dot 4. DBHko beste ikasle batzuekaz batera. Niri eguazten arratsalde guztietan 3 urtetako klasera joatea tokatu jat, ingelesa emoten daben orduan.

Hasierako klaseak zailenak izan ziran nire ustez, oraindik umeak ezagutzen ez nebazalako eta ez nekialako eurekaz zelan jokatu, oso txikiak ziralako. Baina egunak pasatu ahala, umeakaz dodan harremana estuagoa dala sentitzen dot: klasera heltzen nazanean nire izena oihukatu eta nire alboan jartzen dira! Hori dala eta, oso pozik noa eguazten guztietan eurengana.



Karmele andereñoagaz nahiko pozik nago, umeakaz egoteko eta eurakaz ariketa desbardinak egiteko aukera emoten deustalako. Gainera, lehenengo aldiz 3 urtetako ume txikiek ingelesa zelan ikasten daben ikusteko aukera izan dot, ni 6 urte nebazanean hasi nintzalako hizkuntza hori ikasten. Interesgarria izan da jolas eta bideoen bidez andereñoak hizkuntza zelan irakasten dauan ikustea, eta orain, umeak daben ikasteko moduari buruz gehiago dakidala uste dot. Azpimarratu gura neuke asko harritu nauala, 3 urte izanda bakarrik, daben ingeles maila altua.

Hortaz, esperientzia hau paregabea izan dala pentsatzen dot, hainbat gairi buruz asko ikasi dodalako, bereziki, adin txikiko umeak zelan tratatu eta euren ikasteko erari buruz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina