Kaixo! Garazi naz eta DBH4. mailan ikasten dot. Urte
honetan 4DBH koak etikan eta erlijioan, zirikiña proiektuan parte hartzen ari
gara. Proiektu honetan HH eta LMH ra
zoaz astean behin umeei klase emotera. Nik LMH5. mailan barikuro euskerako eta mateko klaseak ematen dodaz Gorane andereñoagaz.
Lehenengo egunean oso urduri egon nintzan, niretzako
esperientzia berria zalako , baina egunak pasata konfiantza gehiago hartu neban
eta orain oso gustura nago klase horretan. Egunean lehenengo gauza egiten
doguna otoitz da , eta gero andereñoa umeei ariketak bidaltzen deutsaz eta nik
dudarik badabe lagundu egiten deutsiet, baina normalean hiru edo lau umeekin
egoten naz.
Asko ikasten ari naz umeengaitik, oso ondo portatzen dira, seguruenik
4DBHkoak baino hobeto eta gainera zeozer azaltzen deutsedanean beti adi egoten
dira eta hori oso ondo setiarazten nau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina