Ni Gotzon Caldera naz, DBH 4B klaseko
ikaslea, aurten Emiliok ikastolarekin batera zirikiña proiektuan parte hartzeko
aukera emon euskun erlijio eta etika arloeta, niri ez jatan klase bategaz
tokatu, niri LMHko idazkariagaz tokatu jatan Gotzonegaz hain zuzen be.
Lehengo egunean Gotzonek, idazkaritzan
egiten zan pausoz-pauso erakutsi eustan, hasieran telefonoa zelan erabili eta
jantokiko guztiak zelan funtzionatzen eban azaldurik, atoan lana egiteari ekin
neutsan, oso ilusio handiagaz emon neutsan hasiera eta alan jarraitu nebazan
egun guztiak. Honetaz gain berandu heltzen ziran haur hezkuntzako umeak eroan
dodaz euren geletara,umeek nahiz eta andereñoa aurrean ez izan euskeraz
berbetan jarraitzen eben euren artean, horrek nahikoa harritu ninduan batez be
gu gehienetan ez garalako kapazak hori egiteko.
Esperientzia honetan ikasi dodana da,
gehien bat lan honetan eta danetan, pazientzia ugari daukala gure LMHko idazkariak
beti leku batetik bestera pasetan dan andereño zein ikasleri bere laguntza
eskainiz eta horregaz batera lana ondo eta azkar bukatzen.
Ondo sentidu naz proiektu honetan parte
hartu dodalako eta ondo tratatua izan nazalako,proiektu honetan barriro parte
hartuko neuke ahal izan ezkero.
ESKERRIK ASKO GOTZONE!!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina