2013/06/04

Ane Porres Zirikiña Proiektuan

Ni Ane naiz 4. Mailako ikaslea, dakizuenez gure mailan proiektu baten gagoz, zirikiña deitutako proiektua. Hemen hainbat gauza egiten doguz, nik adibidez 3 urteko umeei klase emoten deutsiet, lehenik eta behin egiten dodana, umeei  lagundu gauza uzten eta zirikiña jartzea da, geroago jolastera joaten dira apur baten, jantzi batzuekin, zein panpinekin, eta andereñoa esaterakoan korroan jartzen dira. Korroan nik euren alboan jartzen naiz. Makinistak eguna, eguraldia eta zer dagoen jateko ipinten dau. Batzuetan jolasten dogu guztiak jolas batera edo dantzatzen dogu edo marrazten hasten gara… eta azkenik, ordua danez, agurtzen dodaz eta nire lagunen bila noa, klasera joateko.

Proiektu honetan ederto sentitzen naiz, ume txikiekin egotea gustoko dodalako eta horregaitik gustora egiten dot jarduera hau.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina