Ni
Maider Abasolo naz, eta Begoñazpi Ikastolan ikasten dot, DBH 4. mailan. Azken
hiruhilabetean, erlijio eta etikako ikasgaietan, Zirikiña Proiektua lantzen
egon gara, HH eta LMH-ko gela batzuekaz; honeetan, guk zirikiña janztea eta irakaslea
izatea izan da helburua.
Lehenengo
eta behin, martxoa aldetik proiektua azaldu euskuen, lagun guztiek hasteko
asmoz genbilzan. ume txikiekaz egoteko eta honeei erakusteko guk dakiguna.
Nire
klasea, HH 3.B-ko klasea da; Mireia andereñoagaz, eta azken bi
hilabeteetan astelehenero HH-ko eraikuntzara igotzen naz Mireia eta umeekaz
ordu bat igarotzera. Gehienetan egon behar nazen orduan baino lehenago heltzen
naz: haurrak zirikiña janzten laguntzen dodaz, eta asteburuan zer egin daben
esaten deustie; gehienetan parkera doazela, edota amonaren etxean egon dirala.
Mireia heltzerakoan, korroa egiten dabe andereñoaren inguruan, hasteko, otoitz
egiten dabe, zein egun da, ze eguradi egiten dauan, nor falta dan eta egunean
zer dagoan jateko aipatzen dabe. Gero, ume bakoitzak asteburuan zer egin dauan
azaltzen dau. Beti euskaraz hitz egiten dabe, edo saiatu egiten dira behintzat;
eta oso interesgarria da haiek entzutea.
Parte
hartzen dodan proiektu honetatik, iraskaslea nola izan ikasi dot; bi egunetan, Mireia
lagundu dot, bera kanpora irten behar zalako, eta ni umeekaz gelditu nintzalako
korroa egiten, eta esperientzia horretatik asko ikasi dot; nolakoa izan behar
dan nire jarrera umeen aurrean, adibidez.
Lehenengo
egunean, lotsa asko sentitu neban, klasean sartzerakoan, ume guztiak esan
ebelako : “Nor da neska hau?”, eta nik ez nekian nola erantzun, orduan Mireia
klaseari aurkeztu eustan eta nola lan egiten eben ikusi neban. Hurrengo
egunetan, lotsa galtzen joan naz, eta oso gustura sentitzen naz, umeak oso
jatorrak eta zintzoak diralako eta nigaz oso ondo eramaten diralako.
Maider
Abasolo Marañón
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina