2013/06/04

Asier Bidaurratzaga Zirikiña Proiektuan


Kaixo, ni Asier Bidaurratzaga naz eta dbh 4ko ikaslea naz. Honetaz aparte, zirikiña proiektuan be parte hartzen dot eta lmh 4D klasean nago ingleseko "irakasle" moduan. Zirikiña programa etika eta erlijio ikasgaien proiektu bat da. Honetan, nire mailako ikasleok lmh zein hh-ra joaten gara bertako irakasleak euren ikasgaiekaz laguntzera. Programa honen helburua ikasleon balore etikoak garatzea eta etorkizunerako esperientzia bat izatea da.

Lehen esan dodan moduan, lmh 4d klasean nago ingles irakasle giza eta Nerea andereñoa laguntzen dot eguazten goizeetan. Oraindik gogoratzen naz gela honetako ikasleen aurpegiez gelara sartu nintzan lehen egunean. Ez dot uste gelako inork esperoko ebanik nire bisita eta jarri eben harridura aurpegiak oso barregarriak izan ziran. Egia izan, oso azkar soltau ziran eta orain normaltasunez hartzen dabe ni hara joatea.



Nire eritxiz, zirikina proiektua oso lagungarria izan leike etorkizunerako. Niretzat adibidez oso lagungarria egiten ari jat magisteritza ikasi gurako neukelako eta programa honegaz esperientzia hartzen  ari naz eta maisuaren lana nolakoa dan ikusten ari nazalako.


Bukatzeko, eskerrak eman behar deutsadaz lehenengo eta behin Emiliori, programa honetan parte hartzen izteagaitik eta bigarrenez, bai Nereari bai nire klaseko ikasleei asko lagundu dustielako proiektu honetan, ESKERRIK ASKO!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina