2013/06/04

Asier Olivera Zirikiña Proiektuan

Kurtsoa hasi eta gero, Emiliok esan euskun zirikiña proiektuan parte hartuko genuela, eta azaldu ostean nki oso ideia ona zala pentsatu neban. Nik nahiago neban Gaztelaniako klaseak emotea, baina ez baegoan beste aukerarik edozein gai emongo neuke. Eta horrela tokatu jatan, LMH 4E-an Gaztelania emotea. Beraz, oso pozik joaten nintzan proiektura ni ikasten eta haiek umeek be. Nahiz eta lehenengo egunean urduri joan, oso azkar moldatu nintzan umeekin eta andereño Ainhoarekin, oso atsegina da, nahiz eta argazkian ez atera.
Proiektuan gauza asko ikasi dodaz, adibidez; pazientzia eukitea, batzuetan zorrotza izan behar naizela eta edukietan ere, gauza asko ikasi dodaz. Oso gustora egon naz klase horretan eta hareek nirekin be, esan deustielako.
Zirikiña proiektuan gehien gustatu zaidana izan da, neska-mutilak zalantza bat daukienean, eskua altzatu eta nik eurengana joaten nintzan eta eukiezan zalantzak argitzen nebazan. Baita klaseak oso barregarriak izan dira, eta oso dibertigarriak.
Bestalde, gauza txarrik ez dira egon, bakarrik gauzak eskutik joaten zaidanean, umeak hasten diralako berba egiten eta bost bider esan egiten deustie kasu.
Baina asko gusatu jat. Pena merezi dau proiektu honek.

Eskerrik asko, hemen dozu LMH 4E-ko klasearen argazkia  ONENAK


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina