2013/06/04

Irantzu Añibarro Zirikiña Proiektuan

 Irantzu Añibarro naz eta DBHko 4.mailako ikasle guztiek bezala zirikiña proiektuan parte hartu dot. Astean behin Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo idazkaritzan laguntzen dogu; niri Haur Hezkuntzako lehenengo mailan klaseak emotea egokitu jat.



Hasieran, urduri nengoan ez nekialako zer egin ezta zelan jokatu, baina klaseak pasa ahala nigan konfidantza hartu dot eta andereñoak hori ikusita klasean gero eta gehiago lagundu dot. Astelehenero ia bardina egiten dogu, txikiek zirikiña jartzen dira, korroa egiten dogu eta asteburuan zer egin daben kontatzen deuskue andereñoa eta niri. Gero, zer egun dan, ze eguraldi egiten dauan , zer dagoan jateko ikasten dogu eta egutegia aztertzen dabe.


Laburbilduz, aste honeetan oso ondo pasatu dot, esperientzia desbardina izan da, asko ikasi dot eta Patriciari eskerrak emon nahi deutsodaz lehen egunetik klasean integratu naualako eta umeekaz bikain pasa dodalako.

1 iruzkin: