2014/06/10

Markel de la Fuente

Ni Markel de la Fuente naz eta LMH-ko 6D klasean egon naz ume bat laguntzeko. Tokatu jatan orduko klasea ahozko ingelesa da eta ezin izan deutsat asko lagundu, gehienetan aurkezpenak eukiezalako. Baina gogoratzen dot minimo azterketekaz beragaz jarri nintzala eta ez ekiana azalduz ulertzen eban eta ez jakiten egitetik egitera pasatzen zan. Ordezko irakasleak egozanen lana utziten ebenean lan horregaz laguntzen neutsan oredenagailuz (beste aurkezpen baterako) zein fitxa bateko lana.



Ume hau laguntzerakoan pazientzia eukiten ikasi dot, gauzak azaltzea ez jat oso ondo emoten baina denbora honegaz hobeto azaltzen ere ikasi dot.


Nire arrebaren klasean egon nazanez, gauza batzuk erreztu jataz baina aldi berean zailagoak ere bihurtu jataz. Nire arrebaren klase berean egotean presio gehiago izan dot baina ere hasierako urduritasuna azkarrago gainditu dot.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina