2020/04/20

Marta Gil Zirikiña etxean egiten

Hasteko, nire familiakoei ahal izan dodan guztian lagundu egin deutset; bai etxea garbitzen,
bai janaria prestatzen eta bai harrikoa egiten. Horrezaz gain, nire nebari etxeko lanekaz be
lagundu deutsat behar izan dauanean, eta astean hiru edo gehiagotan amama edo
familiakoren bati deitu deutsat zelan dagoan galdetzeko, eta ez bakarrik familiakoei, baizik
eta lagunei be.

Eta egiteko erabaki dodan azken beharra, arratsaldero arratsaldeko zortziretan balkoira
txalotzera irtetzea izan da, lanean dagozan guztioi eskerrak emoteko.
Honegaz guztiagaz oso ondo sentitu naz, asko gustatzen jatalako ingurukoak laguntzea.
Lehenengoz konturatu naz ama edo aitari etxeko beharretan laguntzeko ez dogula itxaron
behar berrogeialdi bat egoteko, baizik eta gure eguneroko bizitzan ahal dogun einean
gehiago lagundu behar geuskiokela eurek gugandik egiten daben guztiagaitik.
Amamari, familiakoei edo lagunei telefonoz edo bideodeiez deitzean poztasun handia sentitu
dot, denpora asko da jadanik alkar ikusi ez dogula eta. Horrek guztioi laguntzen deusku, bai
guri eta bai deitzen deutsegunei animoak emoteko.

Egunero arratsaldeko zortziretan balkoira txalotzera irtenda be oso ondo sentitu naz baita,
nire ustez asko eskertu behar dogulako orain momentuan lanean dagozan guztiak gugaitik
egiten dagozanagaitik. Bai medikuak, bai supermerkatuetan, farmaziatan, bankuetan edo
edozein lekutan orain momentuan lanean dagozan pertsonak.



Gauza asko ikasi dodaz lan honen bitartez, lehenik eta behin, pazientzia eukiten ikasi behar
dogula beti, bestela gauzak txarrago irtetzen dirala. Konturatu naz baita, gurasoek
deskantzu bat behar dabela noizean behin eta gauzak guk egitean, deskantzu hori ematen
deutsegu. Eta ikasi dodan gauzarik garrantzitsuena maite doguzanak asko zaindu behar
doguzala beti izan da, eurataz arduratu behar garela eurak gutaz arduratzen diran moduan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina