2020/04/01

Vania Jimenezek "Zirikiña etxetik" egin dau. Eskerrik asko !!!



Konfinamentua dala eta, nire bizilagunak, berriz, boluntario bat behar zuen, bere txakurrari egun hauetan paseatzeko. Izan ere, pertsona diabetikoa zen, beste pertsona batzuek baino arrisku gehiagorekin orduan, konturatu nintzen benetan laguntza behar zuela, eta nik ez nuela arazorik izan hura ateratzeko eta laguntzeko.



Martxoaren 22an eskaini nintzen eta 15 minutuz paseatu nuen txakurra. Hasieran, arraroa sentitzen nintzen txakurra paseatzen ari nintzela, ez bainuen inoiz eskaini bizilagunei laguntzeko. Arraroa sentitzen nintzen, baina, aldi berean, zoriontsu banekielako asko laguntzen ari nintzela. Horregatik esan nion goizero nik txakurra paseatuko nuela eta arratsaldeetan beste bizilagun batek.

Txakurra itzultzera joan nintzanean konturatu nintzen, pertsona batzuei gutxi kostatzen jakela beste pertsona batzuentzat lan handia izan ahal dela eta gure artean lagundu gabe, bizitza hau ez litzatekeela posible izango. Esperientzia hori egin aurretik ere ez nuen sinetsi, batzuetan desantolatua bainaiz, orduan konturatu naiz saiatu gabe, inoiz ez duzula ezer lortuko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina