2016/05/09

Ainhize San Andres

Kaixo! Ainhize nozue, DBH 4.A-ko ikaslea eta bariku goiz guztietan LMH 4.B gelara noa Science-n laguntzera. Klasea hastean, eguneko arduradunak bere zereginak egiten dauz eta guztiok batera otoitz egiten dogu. Ostean, maisu Jon Ruiz-ek gai baten inguruko azalpenak emoten dauz, eta azalpena amaitutakoan umeek ariketak egiten dabez. Ariketak egiteko unean, zalantzak argituz haurrak laguntzen saiatzen naz.



Besteak laguntzea oso pozgarria da niretzat, osotuta sentiarazten naualako. Baina, programa hau besteen onurarako zerbitzu bat egiteaz haratago doa. Bariku goizero inoiz baino kementsuago esnatzen naz, niretzako egun benetan berezia da eta. Maisua heldu aurreko hamabost minutuak eguneko onenak dira. Ume guztiak dabilz kontu kontari eta neure haurtzaroa gogorarazten deust. Sarritan, orden apur bat jarri behar izaten dot, baina euren “laguna” nazanez, arazo barik egiten deustie kasu. Eta, umeen konfiantza irabazteaz gain, irakaslearena be irabazi dot. Izan be, aurten, irakaslearen eta ikasleon artean bitartekaritza lanetan dabilz Batxiler bigarren mailako psikologia ikasleak. Nire bitartekariak esan deustanez, maisua oso pozik dago egiten nabilen lanagaz eta honek aurrera are kementsuago ekiteko gogoak pizten deustaz.


Proiektu honeri esker, hainbat gauza ikasi dodaz. Lehenik eta behin, momentu honetara arte ezagutzen ez nebazan ezaugarriak daukadazala. Banekian umeakaz egotea gogoko nebala baina hasieran beldur nintzan ia eurek gustoko izango eben nigaz egotea, beraz, umeek nigaz egotea gogoko dabela konturatu naz. Kaletik noala baten bat ikusi ezkero agurtzen deustie eta gela horretara egunero joan neinten samur-samur esaten deustienenan ezinezkoa dodala esatea zail egiten jat, oso maitakorrak diralako. Horrelako kasuen bidez ezezkoak lasaitasunez eta min egin barik emoten ikasi dot, eta bizitzan oso baliogarria izango jatalakoan nago. Azkenik, mundua begi xaloetatik ikusten hasi naz barriro, umeek ez dabelako gurata min egiten, eta ezaugarri hau miresgarria dalako. Beti dagoz barreka, alai-alai eta oso gustura sentiarazten nabe eurei esker orain neurea be dan gelan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina