Ni Haizea Silva naz, Begoñazpi
ikastolako DBH 4. mailako ikaslea. Dbh 4.mailan, Erlijioko orduetan, ` Zirikiña
proiektua´ deitutako ekintza bat egiten da.
ikasle bakoitza LMH edo HH-ko klase batera joan behar dau eta klaseko
irakasleari lagundu. Beraz, ni, HH-ko
5.urteko gela baten egon naz, klase horretako andereñoari laguntzen.
Zirikiña proiektua proposatu euskuenean, oso
interesgarria izango zala pentsatu neban, umeak asko gustoko dodazalako. Eta
holan izan da.
Esperientzia hau ezin
hobea izan da. Lehen egunetan, ezin neban sinistu irakasle bat lez izango
nintzala, eta oso urduri jarri nintzan, ez nekialako zer egingo neban eta umeek
zelan hartuko eustien. Baina apurka-apurka, umeak ezagutzen hasten zara eta ez
da hain gatza, umeek irakasle berri bat zarela pentsatzen dabelako. Gainera, irakaslea emondako laguntza ezin
hobea izan da.
Egia esanda, asko gustatu
jata umeak zugana joaten diranean, eta eurek egindako marrazkiak erakusten
deutsuenean edota, korroan zagozanean, zugana joaten diranean, eta eskua
hartzerakoan eta zu ezagutu gabe, besarkadak emoten deutsuenean sentitutako
sentimenduak. Momentu horreetan sortutako sentimenduak, ezin hobeak izan dira.
Bestalde, klaseko giroa oso ona izan da. Bebai, asko gustatu jata 5 urteko
umeei klasea emoteko aukera izatea.
Honetaz aparte, zirikiña
proiektuagaz hainbat gauza ikasi dodaz, adibidez; arduradunagoa izatea ,
besteei laguntzea, umeek egun txarra
daukienean pazientzia eukitea…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina