2020/03/21

Afrika Olabe (Zirikiña)

Orain dala hiru edo lau hilabete Zirikiña proiektua hasi neban, nire beste ikaskideekaz
batera.

Niri ume txikiak betidanik gustatu jataz, horregaitik LMH-ko lehenengo mailoako
klase bat aukeratzea erabagi neban, eta D taldea tokatu jatan. Horretaz aparte, klase
horretako andereñoa Igone deitzen da eta oso jatorra izan da nigaz hiru hilabete
honeetan zehar.



Eguaztenero lehenengo orduan klase horretara joaten nintzan…
Hasieran klaseetan ez neban gauza handirik egiten, languntza eskaintzen neban, baina
egun horreek haren goizeko errutina ikasteko lagundu eustan (Gotzoneri deitu, abeztu
edo dantzatu, egunean zehar eukiko dabezan ikasgaiak erabagi…), baina gero gehiago
parte hartzera pasatu neban: Igonek klasea taldeetan banatzen eban eta nik horretako
talde bati klasea eman behar neutsan, ariketak eginez.

Eguaztenero bederatzi gutxiagotan sartzen nintzan klasean, eta andereñoa hamarretan
edo apur bat beranduago heltzen zanez nik bakarrik umeakaz geratzen nintzan,
orduko momenturik gogoenetarikoa zan. Hamabost minutu hareetan, ikasleekaz hitz
egiten neban eta noren urtebetetzea zan egun horretan, eurei buruzko gauzak etab
kontatzen eustien. Beste egun batzuetan, kromoetara jolasten eben eta eurekaz jolasten
neban, eta beste batzuetan haurren bat negarrez hasten zan egun horretako etxerako
lanak egin ez ebazalako edo botaka egiten ebelako, eta nik lasaitu eta irtenbideak bilatu
behar nebazan. Kasu horreetarako pazientzia eta ardura handia sentitzen neban, beraz
esperientzia honeetatik gehien garatu dodana pazientzia, ardura eta ikaskuntza izan da.
Gauza honetaz aparte, LMH-tik joan nintzanetik ikasketa metodo barriak garatzen
hari dirazala ikusi dot eta umeei gehiketa eta kenketa metodo barri honek azaldu ahal
izateko lehenengo ikasi egin dodaz.

Hilabete honeetan zehar oso ondo sentitu naiz, batez ere klaseko giroa oso baikorra izan
dalako ikasleak beti euskaraz hitz egiten hari dira, oso ondo tratatu deustie eta gela beti
oso txukun eta apainduta egon da. Horretaz gainera, esperientzia hau lagundu deust
umeak zelan tratatu behar diran ikasteko, eta uste dot horrek etorkizunerako lagundu
ahal deustala.

Oso ondo sentitu nintzan ere gabonetan kaperara gabonkantak abesten joan ginanean,
eta patio berdera Santa Ageda ensaiatzera joan ginanean.

Oso polita izan da esperientzia hau esta asko ikasi dot!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina