2020/03/21

Paula Saiz Zirikiña Proiektuan

Paula naz, 4D-ko ikaslea, eta Zirikiña proiektua egiterakoan izandako esperientzia kontatuko dot.

Lehenengo, klase erdia aukeratu zan proiektua bigarren hiruhilabetean egiteko eta erabaki zan
ikasle bakoitxak zein lehen hezkuntzako klasetara joan behar zan eta zein irakasleagaz.
Proiektu hau abenduan hasi zan eta eguaztenero lehen orduan (8:45-9:45) joan behar ginan
goiko eraikinera. Ni joandako klasea, lehen hezkuntzako laugarren maila zan, D klasea (4D).
Irakaslea Mari Bego deitzen zan, eta oso irakasle jatorra zan. Lehenengo egunean, nire burua
aurkeztu ondoren, batez be oso urduri sentitzen nintzan ez nekielako oso ondo zer egin, baina
denbora igarotzearekin batera erosoago sentitzen nintzan.



Hasieran pentzatzen neban ez nebala ezer barririk ikasteko, baina astero konturatzen nintzan
hainbat gauza barri ikasten nebazala, azken finean, ume txikietatik asko ikasten dalako.
Eguaztenero lehenengo orduan, matematika ikasgaia eukien eta hainbat umeek laguntza behar
eben. Nik ez daukat pazientzia askorik, baina umeekaz pazientza euki behar dala ikasi dot, eta
azkenean pazientzia gehiago eukiten amaitu dot. Normalean, irakasleak fitxak bialtzen ebazan
bakoitxak banaka egiteko. Zatiketak eta biderketak ikasten ari ziran, eta batzuetan niri laguntza
eskatzen eustien. Nik ahal izan neban guztietan leguntzen neutsiezan, baina batzuetan ezin
neutsiezan lagundu ariketak egiteko beste metodo bat erabiltzen ebelako. Azkenean, hareek
erabiltzen eben modua ulertu neban, beraz oraingoan hobeto lagundu izan ahal neutsien. Umeak
euren artean asko laguntzen ziran, batez be ariketak egiterako orduan. Gainera, txikiak ziran
arren, lan egiteko gogoagaz egozan, eta horrek harritu eustan. Laburbilduz, ikasi dot umeekin
pazientzia asko euki behar dala eta ardura handia euki behar dogula, umeak oso desberdinak
direlako ikasteko orduan.

Orokorrean oso gustura sentitu naz, oso eroso. Lehen aipatu dodan moduan, hasieran zaila zan eroso sentitzea inork ezagutu barik, baina denbora aurrera joan ahala konfiantza asko hartu neban umeekin. Nire urtebetetze egunerako zorionak abestu eustien eta marrazkiak oparitu eustiezan. Horrek asko postu eustan eta ilusio handia egin eustan.

Azkenengo egunean pena handia emon eustan joan behar izana.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina