2020/03/23

Bingen Ziluaga Zirikiñan


Niretzat zirikina proiektua, esperientzia ahaztezin bat izan da,nire kasuan, lehen mailako klase
batera joatea tokatu zitzaidan eta 8 astez egon nintzen. Nire egunak astelehen lehenengo orduak ziren beraz klasetik pasa aurretik lehen mailako A klasera Andrea laguntzera eta umeekaz ikasteko joaten nintzan. Niri Andrea andereñoa tokatu zitzaidan eta oso gustura egon  nintzen berarekin.



Nire klasea lehenengo maila izanez, gehien garatu dudan gaia pazientzia da, ez dakite ia irakurtzen eta pausuz-pausu guztia behin eta berriz azaldu behar diezu, ardura ere garatu dut hau lan bat bezala zelako.

Nire lehen sentimendua eta pentsamendua poztasuna izan zen, nahi nuen mailan nengoelako, nahiko lotsatia izan nintzen ez nuelako ezer eta inor ezagutzen baina soltatzen hasi nintzen, hasieran oso urduri zegoen ez nekielako zelan egongo nintzen klasean, lehen egunetan urduri nihoan baina hirugarren egunetik aurrera nahiko pozik egon nintzen klaseagaz, Andrea hasieratik oso atsegina izan zen nirekin beti laguntzeko prest eta umeak alaiak,atseginak eta azkarrak ziran, horrek ni nahiko lagundu ninduen hasieran urduritasuna kentzeko. Esan daiket esperientzia zoragarria izan dela mentalki hazteko eta umeetaz ikasteko eta beste milloi bat aldiz errepikatuko nuke Zirikina proiektua.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina