Orain dela hilabete
batzuk hasi ginen zirikina proiektuarekin 2. ebaluaketan klase erdiagaz batera.
Ume txikiak
betidanik gustatu egin jataz gainera andereño gura dot izan eta nire lehen pentsamendua
zen 5-6 urteko umeekin egotea baina ez zen izan posible 4.mailara joan nintzen
proiektu hau egitera. Heldu nintzenean Xabi tutorearekin tokatu jatan Xabigaz 8
aste emon dodaz. Eta beragaz oso gustora egon naz.
Astelenetan goizeko
lehenengo ordutan joaten nintzan eurekin eta lehenengo asteetan matematika
egiten genduan. Pentsatzen dozun lehenengo gauza da ez dozula ezer barririk
ikasiko baina gero konturatzen zara ume txikiak gauza berri asko erakusten
deutsuela.
Lehenengo otoitza
egiten genduan eta egun orretako makinista abesti bat aukeratzen eban.
Adibidez otoitz
egiteko abesti berriak ikasi nebazan.
Otoitza egin ondoren
lehenengo asteetan lehen esan dodan moduan matematika Ikasgaiarenkin asten
ginen eta beti zeozer zuzentzeko egoan. Eta zuzendu ostean ariketa gehiago
egiten genduan, pazientzia gehiago euki behar neban eurekaz ondino txikiak
direlako eta azalpen gehiago beharko dabezalako. Gauza guztietaz ez nintzen
asko gogoratzen baina ahal neban guztiarekin laguntzen neban guztioi , gainera
gauza horretaz ez nebazanak gogoratzen eurek erakusten eustien.
Azkenengo asteetan
hasi ginen beste gauza bat egiten klaseko ume batzuk beste klase batzuetara
joaten ziren beste ume batzuei laguntzera eta klasean 10 pertsona gelditzen
ginen. Tutorea euskerako fitxa bat ematen eutson ikasle bakoitzari eta
bakarkako lana egiten eben.
Oso gustura egon
nintzan, guztiekin. Lehenengo egunetan lotsa apur bat emoten eustan baina
egunekin pasatu egin jatan. Gainera konfiantza asko hartu egin neban eurekaz
eta beraiek nigaz .
Azkenengo egunean
pena handia emon eustan berriro eurekin ez egotea. Eta klaseo ume guztiak
besarkada handi bat emon eustien.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina