2020/03/25

Naia Santos Zirikiñan


Lehenik eta behin, eskertu gurako neuke lehen hezkuntzako ikasleakaz zirikiña proiektuen lan egiteko aukero izateagaitik. Esperientzia bikaina izan da eta lehengoz urduri sentitu nintzan arren, pena bat da proiektua bukatu izana.

Zoragarria izan da eguen goiz guztietan 4. mailako ikasleen poz aurpegiak ikustea klasean sartzerakoan. Lehen egunetik egon dira gelan ni gero eta gusturago sentitzeko ahalegina egiten eta emaitza bikaina izan da. 4.mailako ikasleak izan arren, pozez beterik hartu nabe eta horrek eragin handia izan dau nire esperientzia proiektuan. Irakaslea jada ezagutzen neban eta daukadan harreman estuari esker, klasean laguntzeko eta egoteko gogo handiagoa emon deust. Alaitz nire tutorea izan zan bi urtez eta itzelezko esperientzia izan da berriro bere klasean egotea, nahiz eta orain laguntza eskeintzen egon. Egunero otoitza eta eguneroko beharrak egin ostean Matematikako klasean geunkan. Batzuetan kostetan jatan zeozer azaltzea, gaia batzuk ez nebazalako ondo gogoratzen baina asteak igaro ahala 4.mailako matematik gaiak menperatzen nebazan



Lehenengo egunean uste neban euren zalantzak argitzea ez zala erraza izango baina poliki-poliki errezagoa bihurtu jatan. Matematikako itaunak zailak izan daitekez eta horrek asko arduratzen neustan. Hasierako 2-3 asteetan praktiketan ebilen irakasle bat egoan klasean. Horrek ez eban asko lagundu, praktiketan hiru hilabete eroiazan eta ikasleak ondo baino hobeto ezagutzen ebazan baita ikasleek bera ere; argi dago, ni baino hobeto moldatzen zala klasean eta ikasleek berari galdetzen eutsien sarritan. Praktikak bukatu ebazanean, errezagoa izan zan. Ikasleakaz hobeto moldatzen hasi nintzan eta gero eta gusturago sentitzen nintzan; egia da ikasleek hasieratik saiatu zirala ni gelako parte sentiarazten. Asteak igaro ahala umeakaz harreman estuagoa neukan. Ikasleak oso maitakorrak dira eta horrek gustora sentiarazi egin nau klasean egoterako orduan.

Esperientzia honetatik pare bat guaza daroadaz. Aste honeek ikasleen galderak argitzeko ahalmena daukadala konturatzeko lagundu egin nabe; umeakaz pazientzia gitxiko pertsona izanda be, egoera desberdinen aurrean ondo moldatu naz. Oro har, esan daiket esperientzia bikaina izan dala eta asko ikasi dodala.

Eskerrik asko 

Naia


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina