2020/03/17

Eider Moreno Zirikiña proiektuan


Erlijioko irakasleak bigarren hiruhilabeteko zortzi asteetan egiteko eskaini euskun  proiektu baten parte hartzeko aukera izan dot. Proiektua "Zirikiña proiektua " deitzen da eta astero ordu zehatz baten LH ko klase batera igotzea da. Ni DBHko 4. mailan nago beraz lehen hezkuntzako edozein klasera joatekotan, helburua irakasleari laguntzea da haurrak ni baino txikiagoak dira eta.



Nire kasuan, bigarren mailako klase batera joatea tokatu jatan. Nire eguna eguaztenetan zan beraz goizero lehenengo orduan nire klaserara joan beharrean segidu 2. mailako klasera joaten nintzan. Tutorea Ane Etxebarria dauka izena eta oso-oso jatorra izan zan nigaz. Niri tokatu jatan klaseko haurrak be oso atseginak izan ziran orokorrean eta pena handia sortarazo eustan azken eguna heldu zanean eta agurtzeko ordua heldu zanean. 

Hasieran nahiko urduri negoan baina denpora joan ahala oso gustura sentiduten joan nintzan. Segurtasun guztiagaz esan ahal dot esperientzia zoragarria izan dala esta oso polita izan dala haur txikiekaz konektatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina