Niretzat zirikiña proiektua, oso berezia izan da. Nik
esperientzia hau gabonak baino aurretik hasi neban. 6garren mailako D klasea
aukeratu neban, Peio da tutorea eta orain dala urte batzuk nire tutorea izan
zan eta hori bultzatu eustan klasea aukeratzera, hasieran nahiko urduri nengoan
(Nolakoak izango dira ikasleak, zein zan nire lana…) baina klasea ezagututa oso
ondo moldatu nintzan.
Lehenengoko egunetan
normala danez ez neban berba asko egin, baina bi klase pasauta soltau nintzan
eta nire lana egin neban. Niri matematika ordua tokau jatan eta egiten ebena
hurrengoa zan, azalpen bat edo emon eta gero ariketak egin. Egiten ebezan
bitartean nik laguntzera joaten nintzan galderak edo zalantzak argitzen eta
batzuetan be azalpen bat edo emoten neban. Gainera kointziditu zan bi alditan
azterketa ebela eta orain ulertu neban maisu andereñoen lana galderak
erantzutean ez dala bapez erraza, erratu edo zeozer txarto esan ahal dozulako.
Gainera egun baten azterkertak neu batu nebazan eta klasea
itxi neban tutorea arinago joan behar zalako.
Oso ondo sentitu naz, umeak oso jatorrak eta zintzoak izan
dira, gainera denbora librean beraiekaz berba egiten neban futbola edo bideo
jokoei buruz eta klase guztia asko lagundu deust ondo sentitzeko eta horregaitik eguazteneko goizetan oso gogotsu heltzen
nintzan ikastolara proiektu hau egiteko. Klaseko giroa oso atsegina izan da.
Bebai asko ikasi dot beraien partetik eta bai, esperientzia hau errepikatuko
neuke baina bi edo hiru ordu astean izanik.
Esperientzia honetatik asko ikasi dot eta balioko deust nire
bizitzarako. Formalagoa izaten, enpatizatzen, laguntzen, konpartitzen eta
entzuten irakasten deutsu.
Eskerrik asko klaseari, Peiori eta
Emiliori ere, aukera hau eskeintzeagaitik.
Gainera ni bebai nire sabiduria
konpartitu deutset azaltzen DBH zelakoa dan. Beraz esango neuke merezi daula
proiektu honetan parte hartzeak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina