Orain dala hilabete batzuk, 2.ebaluaketaren hasieragaz
batera, Zirikiña proiektua egiten hasi ginan. Niretzako oso esperientzia
onuragarria izan da. Betidanik gustatu jataz umeak eta haiei gauzak azaldu eta
lagundu ahal izanak asko pozten nau.
Eguenero, lehenengo ordua pasatzen neban LH6 mailako
klase bategaz, Peioren klasea. Lehenengo asteetan, proiektuko klasea eukien eta
"Expovacaciones" proiektuan lan egiten ebilen. Lehenengo egunean
adibidez, umeak irteera bat izan eben eta autobusera joaten laguntzea izan zan
nire betebeharra. Hurrengo egunetan, "Expovacaciones" proiketua
lantzen ibili ziran Peiogaz eta ni galderak erantzuten edota laguntzen egon
nintzan. "Expovacaciones" astean, umeakaz egon nintzan azken
erretokeak egiten, baita DBH-tik mailak igotzen eta jartzen laguntzen ere.
Ondoren, proiektua amaitu zanean, mateko klase zoragarri bat euki eben eta egun
horretan asko disfrutatu neban. Beste egun baten, bertsolaritzako klasea euki
eben eta abesteari ekin eutsien guztiok batera. Azken egunean, euskera
azterketa eukiela konturatu nintzan hara heltzean, eta haien dudak eta galderak
erantzuten ibili ginan Peio eta biok.
Ebaluaketan zehar, oso ondo sentitu naz. Umeak, beste
baten moduan hartu ninduen eta oso denbora dibertigarria pasatu dot haiekaz.
Peioren partez ere tratu ezinhobea jaso dot eta hori eskertzekoa da.
Esperientzian zehar oso gustura egon naz, eta ondo pasatzeaz aparte gauzak
ikasteko ere balio izan deust.
Gauza piloa ikasi dodaz esperientzia honetatik. Haien
artean garrantzitsuena irakasleak egiten daben lana da. Nik Matematikako
karrera egitea pentsatuta daukat eta gero irakasle izateko master bat egitea
pentsatuta neukan. Orain, esperientzia honi esker, inoiz baino argiagoa daukat
masterra egin gura dodala. Umeakaz denbora egotea gogorarazi egin deust zenbat
gustoko dodan besteei gauzak azaltzea eta ulertaraztea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina