2020/04/23

Joane Herrera Zirikiña Etxean egiten

Hirugarren ebaluaketa honetan, Zirikiña proiektua egin behar neban haurrezkuntzako klase batekin. Baina hori momentu honetan ezinezkoa da koronabirusa dala eta, beraz, 10 orduko zerbitzua egin behar izan dot. Hainbat pertsonari eskeini deutsat nire zerbitzua, besteak beste, nire familiari: ama,
aita, arreba, amama, izeko, lehengusin… eta nire lagunik onenei: Irati, Ane eta Nereari. Hauek dira egin dodazan 10 zerbitzuak: arrebari etxerako lanak egiten lagundu, amama deitu egun guztietan bakarrik ez sentitzeko, xurgailua pasatu astean baten, platerrak eta edalontziak garbitu, izeko eta lehengusina deitu zelan dagozan galdetzeko, gozaria prestatu (tortitak) familia guztiarentzako, mahaia jarri egun guztietan, jolasak prestatu aitagaz eta amagaz jolasteko eta momentu ona pasatzeko familian, lagunekin hitz egin bideo-dei baten bitartez eta beste amama deitu zelan dagoan galdetzeko.

10 zerbitzu honek egiterakoan, oso ondo sentitu naz. Batzuk ez jataz asko gustatu, baina banekian
gurasoek lan asko eukiela, nire ama bere ikasleekaz eta nire aita lanera joaten eta janaria erosten. Eurak ez daukie denbora askorik eta horreagitik ondo sentitu naz zerbitsu hauek egiten, banekielako nire gurasoak laguntzen nengozala. Beste zerbitzu batzuk egiterakoan, aldiz, primeran pasatu dot eta barre asko egin dot, adibidez: jolasak prestatzerakoan aitagaz eta amagaz jolasteko eta momentu ona pasatzeko familian.

Esperientzia hau asko gustatu jat, oso ondo sentitu nazalako maite dodazan pertsonak laguntzen eta niri asko gustatzen jatazan gauzak egin dodazalako, zukaldatzea eta jokoetan jolastea bezala. Esperientzia honetatik gauza asko ikasi dodaz. Konturatu naz, nik zortea daukadala, ama, aita eta arreba daukadazalako. Baina beste pertsona batzuk, nire amama bezala, bakarrik dagoz etxean eta txarto pasatzen dabe bakarrik sentitzen diralako. Horregaitik, egun guztietan dei bat egiteak, ilusio handia egiten deutse eta ez dira hain bakarrik sentitzen. Nik, zerbitzuak egiten jarraituko dot, esperientzia hau asko gustatu jatalako.

2020/04/22

Iñigo Andres "Zirikiña Etxean" egiten.


Ezin naizenez etxetik atera laguntzen dot egin ahal dodanarekin, ba egunero ateratzen naiz balkoira txaloka hasten naiz 8retan bueno hau mundu guztia egiten dau uste dot eta beste egingo behar neban. Beste gauza bat da nire lehengusinak DBH1 mailan dagola egiten dot berarekin Zoom bitartez hitz egiten dogu eta laguntza behar badio etxerakolan bat egiten laguntzen diot eta gero bideo jokora jolasten dogu, hau egitendogu gutxi gora bera 2-3 aldiz astero. Gero hau ez da laguntzeko baina bai denbora arinago pasatzeko nire aita eta ni aurpegiko maskarak egin genduzan baina ez kalera ateratzeko broma eta tontoare egiteko.




Nik ondo sentitzen naiz gauza honek egiten, balkoira ateratzen eta txaloka hasten ez dozu laguntzen ezertaz baina medikuak hori energia edo motibazioa emoten dio birusaren kontra egiteko. Nire lehengusinari nire lehengusina da orduan asko ez dot sentitzen dela eta normala dala berari laguntzeaeta berarekin jolastea relazio oso ona daukagulako. Eta azkenik aurpegiko markarak hori tontoarena egitko da baina momentu oso barregarria da eta oso momentu familiarra hemen zer esan ahal dot hori oso momentu familiarra.

Egoera honetan ikasten dozu familia eta osasuna garrantzitsuena dela eta beste partetik beste pertsonak emoten dabe bere bizitza bestei babesteko orduan hori kontuan hartu behar da eta horregaitik ateratzen gara balkoira berarei eskerrak emoteko, momentu honetan beraiek dira gure babesleak.





2020/04/20

Marta Gil Zirikiña etxean egiten

Hasteko, nire familiakoei ahal izan dodan guztian lagundu egin deutset; bai etxea garbitzen,
bai janaria prestatzen eta bai harrikoa egiten. Horrezaz gain, nire nebari etxeko lanekaz be
lagundu deutsat behar izan dauanean, eta astean hiru edo gehiagotan amama edo
familiakoren bati deitu deutsat zelan dagoan galdetzeko, eta ez bakarrik familiakoei, baizik
eta lagunei be.

Eta egiteko erabaki dodan azken beharra, arratsaldero arratsaldeko zortziretan balkoira
txalotzera irtetzea izan da, lanean dagozan guztioi eskerrak emoteko.
Honegaz guztiagaz oso ondo sentitu naz, asko gustatzen jatalako ingurukoak laguntzea.
Lehenengoz konturatu naz ama edo aitari etxeko beharretan laguntzeko ez dogula itxaron
behar berrogeialdi bat egoteko, baizik eta gure eguneroko bizitzan ahal dogun einean
gehiago lagundu behar geuskiokela eurek gugandik egiten daben guztiagaitik.
Amamari, familiakoei edo lagunei telefonoz edo bideodeiez deitzean poztasun handia sentitu
dot, denpora asko da jadanik alkar ikusi ez dogula eta. Horrek guztioi laguntzen deusku, bai
guri eta bai deitzen deutsegunei animoak emoteko.

Egunero arratsaldeko zortziretan balkoira txalotzera irtenda be oso ondo sentitu naz baita,
nire ustez asko eskertu behar dogulako orain momentuan lanean dagozan guztiak gugaitik
egiten dagozanagaitik. Bai medikuak, bai supermerkatuetan, farmaziatan, bankuetan edo
edozein lekutan orain momentuan lanean dagozan pertsonak.



Gauza asko ikasi dodaz lan honen bitartez, lehenik eta behin, pazientzia eukiten ikasi behar
dogula beti, bestela gauzak txarrago irtetzen dirala. Konturatu naz baita, gurasoek
deskantzu bat behar dabela noizean behin eta gauzak guk egitean, deskantzu hori ematen
deutsegu. Eta ikasi dodan gauzarik garrantzitsuena maite doguzanak asko zaindu behar
doguzala beti izan da, eurataz arduratu behar garela eurak gutaz arduratzen diran moduan.

2020/04/06

Irati Arana Zirikiña egiten: "Egunero gauza berri bat ikasten"


Hemen kontatuko deutsut aste honetan egin dodan lanak edo laguntzak. Hasteko egun guztietan nire lana amaitu ondoren, nire nebagaz joaten naiz. Nire neba 12 urte dauka eta asten naiz bere dudak ebazten. Batzuetan asko dauka eta beste batzutan ez hain beste. Jarraitzeko azkenengo bi asteetan batzuetan janaria egin dot. Nire gurasoak batzartuta daudelako edo online klaseak ematen. Beraz amaitzen dabenean janaria prest daukate. Amaitzeko, egun guztietan jaten amaitzen dogunean nik jasotzen dot guztia.



Hau guztia eginez oso ondo sentitu egin naiz. Niri laguntzea asko gustatzen jat
eta zoriontsu egiten nau. Hasieran apur bat zaila iruditu jatan nire nebari laguntzea, berari ez jakolako laguntza gustuko. Baina azkenean konbentzitu
egin nuen eta asko gustatu dau.

Honekin asko ikasi egin dot. Hasteko konturatu egin naiz, batzuetan laguntza ez badeutsue eskatzen ez dau esan nahi laguntzarik behar ez dutenik. Eta eskerrak eman diezazkizukete, horrek etxeko giroa hobetzea eragin baitezake. Gainera orain nire nebaren harremana hobeagoa da eta nire pazientzia ere hasieran zaila izan dalako. Eta gurasoei laguntzea ere gustatzen zait, haiek lagundu didatelako jaio nintzenetik, eta horregatik laguntza handia zor diedala sentitzen dut. Ondorioz, lan hau asko gustatu zait.

2020/04/04

Nahia Cornejo Zirikiña Etxean egiten


Hasteko, nire karguak hurrengoak izan dira:

1.Nire amari etxea garbitzen lagundu: astelehen, eguazten eta barikuetan etxeko logela bat garbitzen dogu. Astelenetan saloia, eguaztenetan komunak eta barikutan sukaldea. Batzutan etxeko ateak eta leihoak garbitu doguz be bai. Lan hau 2 asteetan jarraitu dot.
2.Nire aitari sukaldatzen lagundu: Lan hau aste baten egin dot. Zazpi egunetik nire aitak 2 egun erosketak egitera joan zan, hori dala eta, bitartean ni janaria prestatzen hazi nintzan; egun baten arroza tomateagaz eta bestean espagetiak sukaldatu nebazan. Beste 5 egunak patatak zuritu, okela frijitu, pizza labean sartu etab egin neban...
3.Amoma eta Aititeri deitu: Saiatu naz astero birritan deitzea baina ez neukan
denborarik orduan astero zapatu guztietan bideokonferentzia egiten dot haiekaz.



4.Nire maskotaren kakalekua garbitzen: Nire maskota katu bat da, orduan ez dot kalera irten behar bere beharrak egiteko. Bera leku bat deko areagaz. Astero egun bat edo bitan garbitzen dot nire nebagaz. harea kendu, kaxa garbitu eta hare garbia jarri.
5.Zaborra hondakinera bota: Eguneko momenturik onena da, kalera irten naitekelako eta kaleko airea arnastu ahal dodalako. Beti etxeko paperontzia
beteta dagoanean kalera jaisten naz handakinera botatzera.
6.Nebaren dudak argitu: Online klaseak amaitu ostean edo goiz hartan egin beharreko guztia amaitu dodanean, nire neba txikiaren logelara noa eta ingeleseko etxerakolanak egiten laguntzen deutsat edo mateko etxerakolanen errepasoa eta dudak argitzen doguz.



7.Lagunekaz hitz egin : Gehienetan klaseko kideekin eta kanpoko lagunekaz hitz egiten dot eta alkarregaz laguntzen gara gauzak azaltzen.

Proiektu honi esker gauza asko ikasi dodaz adibidez nire nebagaz pazientzia
eukitea, ni baino txikiagoa da eta zeozer ez badau ulertzen beste era batera
azaltzen ikasi dot. Horretaz aparte, nire aitari sukaldatzen laguntzen aritzen
nebanean, konturatu nintzan asko gustoko dodala sukaldatzen. Azkenik ikasi dot gauzen garrantzia, hau da, nire amagaz garbitzen negoanean lan asko dala persona batentzako etxe bat garbitzea da.

Amaitzeko, egia da egunaren amaieran oso nekatuta sentitzen nebala, baina pena merezi dau. Oso ondo sentitzen naz nire ingurukoei laguntzen.

Iraide Florez 40tena besteen zerbitzuan


40tena dena eta, denpora asko pasatzen dogu etxean eta egunero zeozer zikindu egiten dogu. Horren ondorioz, gurasoak beti garbitzen egoten dira eta laguntzaren bat ez jake txarto etortzen. Beraz, 40tena honen bukaerarte,gurasoei etxeko lanetan laguntzea erabagi egin dot, etxea garbi-garbi ikusteko eta gurasoak deskantsatzeko denpora pizka bat izateko.

HONA HEMEN NIRE ARGAZKIA PLATERRAK GARGITZEN


Egia esanda,ez jat ezer gustetan; platerak garbitzea, aspiradorea pasatzea, garbigailua ipintzea...baina gurasoak deskantzatzeko denpora pizka bat eukiela ikusterakoan oso pozik sentidu nintzan. Benetan,nitaz oso harro sentidu nintzan eta haiek asko eskertu eustien.

Momentuz laguntzen daroadazan egunetan, gauza asko egin dodaz; platerrak garbitu, ohena egin, aspiradorea pasatu,hautsa garbitu,erratza pasatu, garbigailua jarri, kristalak garbitu, sukaldatu, logela txukundu,komunak garbitu...

Egia esanda, pazientzia handia behar izan dot lan honek egiteko. Edonork daki,honelako gauzak egitea ez dela inoren gustokoa eta horren ondorioz, zaila egiten jakula, baina halan da be, gogoz egin dot eta etxean inoz baino garbiagoa dagoela uste dot.

Julen Gonzalez Zirikiña Etxean egiten


Egiten dodana da nire arrebagaz txandaka nire amuma-aititari ogia eta “el correo” -a jaitsi egiten deutsagu , horrela haiek ez dira etxetik atera behar , gainera horrela ikusi ahal deuskue fisikoki , hori bai beti metro eta erdiko distantziagaz bada ez pada. Eta gero zortzietan beti noa leihora eta txaloka jartzen naz eskertzeko osakideei eta langilei.

hemen negoan txaloka

Egia da asko ikasten nagoala , egia esan ez dakigu inoiz noiz izanga dan gure azken paseoa edo gure azken festa … horregaitik ikasi dot hemendik aurrera momentu bakoitza a tope bizi behar dagula eta ez egotea tontakerietan pentsatzen. fijatu zelan nagoan ikastola faltan botatzen dodala!

Ondo sentidu naz , gauza onak ari nazelako egiten eta gainera horrela jarraitzen badogu familia pozik eta ondo dago asi ke primeran